Reggaea ulertzeko gure era goitik behera aldatu zen 1995ean. Aurrenekoz, jamaikar ukituak zituzten gaztelaniazko abestiak entzuten hasi ginen, eskenatokietan ustekabean sartu, eta merkatu musikala erabat irauli zuen banda bati esker.
KE NO FALTE mugarri izan zen Reggaea ulertzerako, sentitzerako orduan. 4 urtez, Santutxuko taldeak gizarte-gaiak jorratu zituen, eta milioika gazterekin bat egin zuen era berri, iraultzaile eta dibertigarrian. Eta, jakina, KE NO FALTEk beti, beti gogoratuko ditugun kantak utzi zizkigun.
Lugon 1999an bere azken kontzertua eskaini zuen arte, KE NO FALTEk bi disko grabatu zituen, eta pozez kutsatu gintuen zuzeneko emanaldietara denak batera joaten ginenak, munduko edozein eskenatokitan jotzen zutela. Euren letrak hain ziren sakonak, ez dugula aurkitzen musikari eta ikusleen arteko horrenbesteko lotura beste korronte musikaletan. KE NO FALTEk iraultza berdingabea ekarri zuen.
99ko egun batean, baina, duela 12 urte baino gehiago, KE NO FALTEko kideek atseden hartzea erabaki zuten. Aro baten amaiera izan zen, iraultza musikal baten akabera. Dena den, KE NO FALTEren espirituak gure artean jarraitzen zuen, euren hamaika abestiren bitartez. Hala ere, hori guztia ez zen nahikoa. Asko ginen eskenatokietan berriz ere ikusi nahi genituenak. Itxaronaldia luzea izan da, baina hemen dira berriz ere. Eta haiek ere faltan bota gaituzte.
KE NO FALTEk hobekien egiten dakiena berriz ere egitea erabaki du: Reggae solidario eta dibertigarria gaztelaniaz. Eta taldeko bizkarrezurra osatzen zuten jatorrizko bi kiderekin itzuli da: Jose (ahotsa eta gitarra) eta Axier (baxua). Ez daude bakarrik, Kasta (gitarra), Josu (teklatuak), Oskar (bateria), Ali eta Alazne (koruak) lagun hartu, eta musika egiteari ekin diote denek elkarrekin.
Disko berriarekin itzuli dira, “Vente Conmigo”, eta urte asko igaro badira ere, gure bihotzak konkistatu zituen estilo berekoa da. Abesti berriak, letra freskoak. Eta dantzan jarriko gaituzte, talde honen aurreneko kantak entzuten hasi ginenean bezala. KE NO FALTEren iragana eta etorkizuna, orainaldian gozatzeko prest. |